↑ Go to search

It seems like this instance’s server thumbnail’s URL points to a non existent file. This is usually easily fixable by the instance’s admin(s) by uploading again the image to their server. Note that the change won’t be displayed here before the nightly automatic update of this instance’s infos occurs.
Languages Basque (eu)
Users 4,591
Active users (last month) 696
Active users (last six months) 1,007
Characters per post (max) 500
Known instances 26,488
First sight Before Oct 14, 2020 UTC [?]
Last successful check Sep 18, 2024 UTC
Noxious No
New No
Software Mastodon 4.2.10
Registrations Open (by admin approval)
Meta’s Threads moderation Threads is suspended, according to the Anti-Meta Fedi Pact list, and also according to this instance’s list of moderated instances.
Most used hashtags (last week) lebanon, hezbollah, mozilla, labor, NationalVoterRegistrationDay, pagers, tercinema, pager, tvmysteries, confessionsbyannoyingpeople
Short description
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da.

2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop
Long description
Euskal komunitatearen fedibertsoko txokoa

Mastodon.eus euskal komunitateak sare sozial libre eta deszentralizatu honetan bere espazioa izan dezan helburuarekin abiatu zen 2018an.

Mastodon.eus hainbat eragileren arteko elkarlanetik jaio zen, denboran irauteko helburuarekin eta euskarazko komunitatearen inguruan sor daitezkeen bestelako instantziekin erkatzeko borondatearekin, baita, beronen inguruan eragile gehiago biltzen joateko asmoarekin ere.

Hasiera batean honako erakunde eta pertsonen ekimenez abiatu zen egitasmo hau:


Laguntza

Ez dakizu zer den Mastodon? Zalantzak dituzu? kaixo.mastodon.eus webgunean informazio interesgarria aurkituko duzu:

  • Nola hasi atala: Kontua sortu, pertsonalizatu eta lehen toot-a bidaltzeko pausoz pausoko azalpenak
  • Ohiko galderak atala: Mastodoni buruzko ohiko zalantzak, kontzeptuak eta terminologia, erabiltzaileak eta kontuak, aplikazioak, mastodon.eus...
  • Prentsa atala: Kazetari, blogari eta abarrentzat materiala. Momentuz Mastodon.eus eta Mastodon logoak. Aurrerago material gehiago

Jokabide Kodea

Jarraibide hauek ez dira dokumentu legal bat, eta bere interpretazioa instantzia honen administrazioaren esku dago. Erabiltzaileei edukien moderazio-gidalerroei buruzko ikuspegi bat emateko daude hemen, besterik ez.

Jarraibide orokorra (Netiketa)

Interneten zerbitzu jakin batzuk erabili aurretik netiketa irakurtzea gomendatzen dizugu. Netiketa jokabide-kode bat da, eta guztiok bete behar dugu Interneten. Mastodon.eus-ek arreta berezia jartzen du puntu hauetan:

  • Ez iraindu inor mastodon.eus-en edo mastodon.eus-etik. Eta, are gutxiago, ez ezkutatu anonimatuan beste inor iraintzeko. Salaketaren bat egiten baduzu inoren kontra, saiatu berau frogatzen, eta, beti, sinatu mezu hori zeure izenean.
  • Hobetsi formatu irekia, formatu unibertsala. Erabili formatu irekia fitxategi erantsiak bidaltzeko. Formatu pribatu edo pribatibo duten zenbait fitxategi software pribatu edo pribatiboarekin bakarrik zabaldu eta ireki daitezke. Ez duzu zertan behartu beste erabiltzaileak software hori erosi edota erabiltzera. Formatu irekia duten fitxategiak, software libreko aplikazioek onartuko dute. Eta software pribatuko aplikazioek ere onartu beharko lukete, adostutako estandarrak direlako.
  • Ez idatzi LETRA LARRIZ. Honela idaztea ez dago ondo ikusia Interneten, garrasika zabiltzala adierazten baitu.
  • Ez sinetsi, eta are gutxiago mastodon.eus-en zabaldu, hortik zehar dabiltzan gezurrak. Jasotzen duzunean izuak eragindako mezu apokaliptiko horietako bat, non ohartarazten zaituen halako birus ikaragarritik, kontuz ibili, seguruenik gezur hutsa izango da-eta, ingelesez hoax deitzen den horietakoa.

Hizkuntza

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia da eta euskaraz bizi da. Haatik, erabiltzaileren batek beste hizkuntzaren bat erabili nahi izanez gero, hurrengo mugekin, komunitate honetan parte hartzeko aukera izaten jarraituko du:

  1. Belarriprest jarrera hartzera konprometituko da.
  2. Ahal bezain beste euskara erabiliko du.
  3. Idatzitako guztia erdalduna bada, bere mezuak denbora-lerro publikotik aterako dira.

Edukia

Eduki mota hauek denbora-lerro publikotik aterako dira:

  • Gehiegizko publizitatea.
  • Automatikoki eta iragazi gabe argitaratutako hirugarrengoen albisteak.
  • Etiketatu gabeko biluztasuna, pornografia eta eduki sexual esplizitua, artisten irudikapenak barne.
  • Etiketatu gabeko indarkeria grafikoa edo gorea, artisten irudikapenak barne.
  • Ikusi hizkuntza ataleko hirugarren muga.

Eduki mota hauek denbora-lerro publikotik kenduko dira eta zerbitzura sarbidea ukatzeko arrazoia izan daitezke:

  • Euskaraz egiteko ezintasuna izanik Belarriprest jarrera hartzen ez duena.

Eduki mota hauek esplizituki debekatuta daude eta, erabiltzailea jakinarazi gabe, zerbitzu honetara sarbidea ukatzea ekarriko dute:

  • Arrazakeria edo arrazakeriaren defentsa.
  • Sexismoa edo sexismoaren defentsa.
  • Xenofobia edo xenofobiaren defentsa.
  • Genero diskiminazioa (TERF jarrerak barne) edo sexu-orientazioaren araberako diskriminazioa, edo haien defentsa.
  • Adingabekoen irudikapen sexualak.
  • Frantzian edo Espainian legez kanpokoa den edukia.
  • Holokaustoaren ukazioa edo Nazien sinbologia
  • Ideologia nazionalsozialista bultzatzea

Beste erabiltzaile batzuk zelatatzea edo jazartzea, edo beste erabiltzaile batzuek zerbitzua erabiltzea oztopatzea, edo zerbitzuaren errendimendua degradatzea, edo beste erabiltzaile batzuk jazarpenera edo aipatutako ekintzak burutzera bultzatzea debekatuta dago, eta zerbitzua erabiltzeko eskubidearen galera ekar lezakete. Adibidez, baina ez soilik hauetara mugatua:

  • Esplizituki elkarrizketa uztea eskatu duen erabiltzaile bati mezuak bidaltzen jarraitzea jazarpentzat hartu daiteke, plataformak erabiltzaileen eskura jarritako pribatutasun tresnak erabiltzen ez badira ere.
  • Baimen espliziturik gabe pertsona baten datu pertsonalak argitaratzea jazarpentzat hartu daiteke.
  • Beste erabiltzaile batzuei elkarrizketarekin jarraitu nahi ez duen erabiltzaile batengana zuzentzera bultzatzea jazarpentzat jo daiteke.

Edozelako kasuan, instantziaren administratzailek erabakiko dute noiz eta zein neurri hartu, legeak ezarritako mugen barruan.
Instance rules
  1. Mastodon.eus euskaraz bizi da. Ahal bezain beste euskara erabili.
  2. Debekatuak daude: faxismoa, arrazakeria, sexismoa, xenofobia, homofobia, transfobia.
  3. Ez inor iraindu edo jazarri.
Moderated instances [?]
  1. activitypub-troll.cf: suspended (reason: Begizta infinituak dituzten estekak erabiliz arazoak sortzen ari dira hainbat instantziatan.)
  2. freefedifollowers.ga: suspended (reason: Dozenaka erabiltzaileri zaborra bidaltzen ari zen.)
  3. gab.com: suspended (reason: Eduki misogino, homofobo, faxista eta orotar eskuin muturreko ideiak zabaltzeko bozgorailua.)
  4. mastodon.cloud: suspended (reason: Mask Network enpresak enpresak erosi zuen (enpresaren negozioa sare sozialen bidezko kripto-gauzen salerosketa eta datuen ustiaketa dira). Gurekin federatzen uzten badiegu, mastodon.eus barruan gauden erabiltzaileen datuak azter ditzakete eta gure pribatutasuna kaltetu.)
  5. mstdn.jp: suspended (reason: Mask Network enpresak enpresak erosi zuen (enpresaren negozioa sare sozialen bidezko kripto-gauzen salerosketa eta datuen ustiaketa dira). Gurekin federatzen uzten badiegu, mastodon.eus barruan gauden erabiltzaileen datuak azter ditzakete eta gure pribatutasuna kaltetu.)
  6. pawoo.net: suspended (reason: Mask Network enpresak enpresak erosi zuen (enpresaren negozioa sare sozialen bidezko kripto-gauzen salerosketa eta datuen ustiaketa dira). Gurekin federatzen uzten badiegu, mastodon.eus barruan gauden erabiltzaileen datuak azter ditzakete eta gure pribatutasuna kaltetu.)
  7. px.mathias777.com: suspended (reason: Jarraipen masiboa bot bidez)
  8. threads.net: suspended (reason: Anti Meta Fedi Pact ituna Fedibertsoa babesteko)
Instances certainly moderating this instance [?]
  1. eu.mastodon.green: suspension
  2. mytter.jp: suspension
Admin account admin@mastodon.eus
Date of creation Oct 25, 2018 UTC
Display name Mastodon.eus-eko admin
Bio
Not available
Statistics
Last 12 weeks activity (totals: 23332 statuses, 4981 logins, 51 registrations)
S: 1646
L: 400
R: 0
S: 1476
L: 423
R: 4
S: 1707
L: 411
R: 3
S: 1520
L: 416
R: 2
S: 2047
L: 420
R: 1
S: 2169
L: 432
R: 4
S: 1878
L: 423
R: 4
S: 2004
L: 450
R: 6
S: 2413
L: 456
R: 7
S: 2916
L: 483
R: 7
S: 3266
L: 520
R: 12
S: 290
L: 147
R: 1
Last checks (green: OK; red: KO)
9/11/24, 9:55:14 AM UTC9/12/24, 3:05:15 AM UTC9/13/24, 1:35:44 AM UTC9/14/24, 2:19:43 AM UTC9/15/24, 2:03:10 AM UTC9/16/24, 1:32:48 AM UTC9/17/24, 1:36:53 AM UTC9/18/24, 2:37:13 AM UTC
Succesful checks: 755/755 (100%)